XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilobearen bateo idazkunek egitada horretan lekuko izan ziran Eusko Kontseilu Nagusiko eta Aldundiko lehendakariak, kontseilariak, aldunak eta Gernikako alkatea beste zer batzuen artean hauxe dino: Batzar-Etxean, Gernikako arbolearen ondoan dagoan honetan, Bizkaiko Jaurerri Txit Argitsu ta Txit Zintzo honen Batzar Nagusiak egiteko izentauriko tokian, mila bederatzirehun eta hirurogeta hemeretzi garren urteko Zezeilaren bigarren eguneko eguerdi osteko ordu batetan (...) Foru Arbolearen aldaska bat birlandatu zan, agerkaitxorta egokietan 83 zenbakia ezarria, Batzar-Etxe horren jardinetan dagozanak, landara hori ezkur batena da, 1960 g. urtean Batzar Etxeko mintegietan Abenduaren 3-an lurrera sarturikoa, Bizkai Jaurerriko Artxibo Ororkorreko Agiritegian datzan ziurtapenaren arabera.

Agiri honen aldaki bat kutxa baten sartu eben, diru ezbardinak eta ikurriñak eta aldi haretan Bizkaian argitaraturiko egunkarietarik bat, egunari egokiona, lagun izanik.

Biharamonean, 1979 urteko zezeilaren 3-an, zapatua, egunkari guztiok lehenengo orrialdean agertu eben albistea, izenpuruak: Gernikako Arboleak ba dauka alboan bere grimua.

Dakarrezan barrien artean irakurri izan dogu Grimuak (gure Zuhatz Bilobeak) 19 urtekoa izan danean hamaika metro ta gehiago luze, eta astunean tonelada bi ta erdi izan dituala, eta beraz, bere toki barrira aldatuteko gindax sendo bi erabili dabezala.

Azken urteetan aretx zaharraren sentoraleaz zuzenean ardurea izan dauan ICONA-ko inginadoreak inoen egunerokoek Zuhatza mende honen hogetamar urtetik harrezkero hondatu dauan gatxaren barri emon dau, orain 119 urte landatua izan zana.

Izurriteek eta zainduezak kalte lar egin eutsoen.

Urteek erraztena ezarri daroe eta gaur Zuhatza azkenak egiteko arriskuan dago.

Baina orrialdeon irakurleak jakin daki kalte lar horren benetako eragileak ez zirala izan ez izurriteek ez zainduezak, bai ostera, bere enborrak, sustraiek eta adarrek jasan behar izan ebezan zauri sakonak; baina batez be, osasun aroan bizi ahal izateko edozein arbolak behar dituan bizi-unik eta askatasun haize garbirik izan ez ebalako.